ADEL 2020|

ARTEDRAMA EUSKAL LABORATEGIA / TOPAKETAK.

ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz aritzen garenon topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat urtero zabaltzen den gunea.

 

Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, 6 irakasleren tailerrak prestatu ditugu. Ikastaro guztiak euskaraz izango dira, eta matrikula 450 €koa (lotarako lekua eta otorduak barne).

 

Laborategi gisa jaiotako esperientzia honetara gonbidatuta zaude!

AURTENGO IRAKASLEAK

DESKARGAK. ADEL 2020.

- ADEL 2020. TXOSTENA.

ANDER

LIPUS.

MAIKA

ETXEKOPAR.

Markina-Xemein (1971). Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Bilbora itzulita, beste artista batzuekin batera, Mina Espazioa eta Antzerkiola Imaginarioa sortu zituen. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. 2007an ArteDrama arte eszenikoen plataforma sortu zuen, eta 2012an, proiektu pertsonalak bideratzeko, Huts Teatroa konpainia. Egun, maite duen antzerkia egiten jarraitzen du, zuzendari zein aktore lanetan.

Xiberoan kantuak eman zion oholtza gainean lehen urratsak emaiteko aukera, txikitan, eta ordutik kantuan jarraitzen du. Haurtzaroan bizi zituen zur eta lur utzi zuten lehen antzerki ikusle esperientziak, bera ere hortan aritzeko ametsa gorputzean erein ziotenak. Le Petit Théâtre de Pain taldearekin profesional munduan lehen urratsak egin zituen. Hortik Ander Lipus eta Huts Teatroa-ren “Etxekoak” obran aritu da, bai eta zuzendaritza lanetan hasi: Miren Tirapu eta Beheko Larraine-ren “Atte hil aurretik”, IduzkiLore taldearen “Herriko bozak”... Gaur egun helduentzako txontxongilo ikuskizun baten zuzentzen ari da : “Lanaz eta xaharretaz”, adiskide batzuekin aspaldian sortutako Bonbon Beltz taldearen baitan.

AMANCAY

GAZTAÑAGA.

XIMUN

FUCHS.

Amancay Gaztañaga (Guayaquil-Ecuador, 1980) 2002 urtean lizentziatu zen Madrilgo R.E.S.A.D-en (Real Escuela Superior deArteDramatico). Gorputzaetaburuanolalotuaurkitu nahian Peter Brook-ekin egiten du topo eta bere konpainiako kide den Hassame Koyaute-ren eskutik Griot-en kontatzeko erak ikasten ditu. Musika eta dantza beti egon dira aktore bilaketa horrekin erabat lotuta. Kamikaz Kolektiboko kide eta sortzaileetako bat da. Egun ArteDramak 2021ean estreinatuko duen antzezlana idazten eta zuzentzen dabil Ander Lipusekin batera.

Bordelekounibertsitateanantzerkiaikasizuenetik, Europako bideak zeharkatu ditut euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz. Hogeita bost urtez, bere lana antzerki mugalari, aktore, zuzendari, musikari, gidari, teknikari, ekoizle, banatzaile, zinegile edo irrati kronikari bezala eramaten saiatu da. Herrigintza helburu, Axut! kolektiboa sortu du anaiarekin batera; lan kolektiboak bultzatzeko, erabaki iraunkorrak eta ibilbide artistikoak aberastuz. Orain, euskal antzerkian eta euskal zinean eragitea erabaki du bete betean; gure herrian, gure hizkuntzan, gure ametsetan, lehentasunez bizitzeko eta ekiteko.

MARINA

SUAREZ.

OLATZ

BEOBIDE.

Arte Ederretan lizentziatu zen 2012an EHU-n. Ordutik hainbat irakaslerekin dantza eta antzerkian aritu da, ODIN Teatret, aipagarrienetakoa. 2019-an Praktika Eszenikoa eta Kultura Bisuala masterra amaitu zuen Madrilen. Azken urteetan butoh klaseak jaso ditu. 2014tik, Gasteizko Baratza Aretoko kidea da eta Parasite Konpainiarekin lan egiten du proiektu eszeniko ezberdinetan. Bertan ere sorkuntza eszenikorako ikastaroa zuzentzen du. 2014an Tripak sortu zuen beste lagunekin batera eta ordutik “Aitaren Larrua” eta “Urruna”obrak sortu dituzte. Metrokoadrokarekin “Miss Karaoke” eta “Zanbuian” parte hartu zuen. Hainbat proiektu eszenikotan eta kolaborazio ezberdinetan parte hartu du eta bere ikerketa artistikoak arte eszenikoak eta plastikoen artean kokatzen dira.

Ikasketak Donostiako Antzerti eskolan egin zituen. Ondoren, Inglaterran aritu zen Anna eta Michael McCallionek zuzendutako eskolan, London Theatre School-en, ahotsa, Alexander teknika eta interpretazioa lantzen. Ordutik hona beti ikasten eta lanean aritu da, bai bere konpainiekin Bederen 1, In Fraganti, Pok Produkzioak baita beste konpainiekin

ere: Tanttaka, Ados, Vaiven, Theatre des Chimeres, etab. 30 antzezlanetan ikusi ahal izan dugu; besteak beste, David Mamet-en “ Oleanna” edota Brecht-en “Kaukasiar kreazko borobila”. Gaur egun hainbat antzezlan ditu eskutartean: “Nomofobikak”, “Bakarketetan”, “Izotza apurtzen den ertza” eta “Zaldi Urdina”. Antzerkiaz gain eskarmentu handia dauka ikus-entzunekoetan: Goenkale, Eskamak kentzen... Azken urtetotan, webserieen mundua jorratzen dabil Nomofobikak eta Gutuberrak-ekin.

IKASTAROAK ADEL  2020

ANDER LIPUS

(Arnasa. 8 orduko ikastaroa).

Begiak, hitza, adi, zaindu arnasa...

Oinak, jauzi, dantza, entzun arnasa...

Eskuak, oreka, indar, sentitu arnasa...

Sena, hausnartu, jolastu, bizi arnasa...

azken arnasa hartu arte.

MAIKA ETXEKOPAR

(Jokorako bi kuadro. 8 orduko ikastaroa).

Taula zuzendari gisa erabiltzen ditudan jokorako bi kuadro zabaldu nahi dizkizuet, zuekin berriz bisitatzeko asmoan. Lehenean, Iparraldeko antzerkiko “Herriko Bozak” klasikoa ardatz, pertsonaia batetik bestera jauzi eginen dugu, pertsonaia estereotipoen arteko konbinazio desberdinak bilatuz, elgarren arteko harremanak pertsonaia bakoitzaz kontatzen duena landuz. Bigarrenean, giza neurriko txontxongiloen erabilpenaz jardungo gara, maneiatzaile, artatzaile, pertsona eta objektuaren arteko dialektika landuz. Maneiatzeak antzezlearen baitan zer gaitasun lantzen du? Maneiatze modu desberdinek gure giza harremanetaz zer kontatzen dute?

AMANCAY GAZTAÑAGA

(Pertsonaia gorpuzten. 8 orduko ikastaroa).

Egin edo izan. Zein da pertsonaia bat gorpuztera iristeko egin behar den bidea? Baimenik ematen al diogu gure buruari sormenaren jolasean murgiltzeko?

Maskaratik testuraino iritsiko den bidaia bat proposatzen dizuet. Bertan, pertsonaia bat sortu eta zintzotasunez gorpuztu ahal izateko zenbait tresna landuko ditugu. Barrutik kanpora irteten direnak ezagutuko ditugu eta baita kanpotik barrura datozenak ere. Plazeretik lan eginez, Michael Chejov-en teknikara gerturatuko gara.

XIMUN FUCHS

(Nori mintzo garen. Iraupena: 8 orduko ikastaroa).

Hau da erronka: zein izango da gure antzerkia etorkizunean? Zerk egingo du euskaraz soilik erran ahalko dudala? Zein izango da dagokion forma? Poetika gaiak ekarriko digu. Talka zertan den identi katu ondoren, estetika eta forma berez argituko zaigu. Nori mintzo naiz? Galdera hau zintzoki pausa dezagun, antzerkia hedatzeko lau haizetara. Plazerez, jostari, elkar lanean eta batak bestea aberastuz, gure historiak konta ditzagun.

MARINA SUAREZ

(Gorputz imaginarioa eta materia biziak. 8 orduko ikastaroa).

Materia bizia den gorputzak materia bizigabeekin (objektuak, espazioa) dituen harremanak arakatuko ditugu. Harreman ezberdinetatik gorputzaren imajinarioa miatu, bertan espresio inkontzienteak aurkitzeko. Zentzugabea, ulertezina eta hortik sortzen diren poetikak praktikatuko ditugu; gorputzak materiarekin dauzkan harreman posibleekin jolasteko.

OLATZ BEOBIDE

(Jokatuz antzeztu-antzeztuz jokatu. 8 orduko ikastaroa).

Antzezteko, batzuetan, testua izango dugu eskuetan: informazioz betea, ala nahierara irekia. Besteetan, sortzailea geu izatea eskatuko zaigu, edo hala egiteko beharra sortuko zaigu. Zenbaitzutan, geuk zuzenduko ditugu sorkuntza edota antzezlanak.

Egoera hauetan guztietan gure altxorra beti da gurekin: ahotsa, gorputza eta buru-bihotza.

Prestatu, arnastu, jolastu, aztertu, topatu, landu, galdu, probatu, sentitu, gauzatu, askatu, antzeztu!

Artedrama. Arte Eszenikoen Plataforma.                                      Tel.: (+34) 615 77 95 11  .  (+34) 636 552 244

info@artedrama.com