Quiénes somos

Adel 11

ARTEDRAMA EUSKAL LABORATEGIA
AULESTI, Apirilaren 24tik 30ra (Bizkaia)



  • ANTOLATZAILEA: Artedrama
  • Laguntzaileak: Aulestiko Udala eta Aulestiko herria
  • Harremanetarako: 615 77 95 11 info@artedrama.com


ADEL 11

Aurten ere, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dugunontzako topagunea izango da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizioa, beti ere Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin.

2006. urtean laborategi gisa jaiotako topagune honek, badu zer eskaintzerik, euskal arte eszenikoen esparruan, bai profesionalei eta bai aditu zein zaleei. Gure herrietan eta euskara mugarri, aspaldi lanean dabiltzan aktore, ikerlari eta sortzaileak izango dira gurekin irakasle eta solaskide moduan: Ainara Gurrutxaga, Miren Tirapu, Maria Urzelai, Miren Gaztañaga eta Iñake Irastorza.

Aurtengo ADEL seigarren edizioan parte hartzen duten profesionalek eskainiko dituzten ikastaroez aparte, Aulestiko herrian hainbat emanaldi eta ikuskizun burutuko dira aste osoan zehar; “Munstroa”, “Stereo”, “Herio Heroi”, “Iduzkilore”, “Errautsak”.… antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea.

Hau da gure ardura: ez ote dira museo handi zein txikiren arasetan lehortuko gure hizkuntza eta lengoaia dramatikoak.

Hau da gure beldurra: ez ote digu atzamar artetik ihes egingo gure kult-ura dramatikoak.

ArteDrama Euskal Laborategiak (ADEL), aste osoko antzerki formakuntzan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta elkar ikusiko gara Aulestiko plazan.

Hau da gure egarria, hau gure Kastaliako iturri txikia.


HIZKUNTZA:

Ikastaro guztiak euskaraz izango dira


MATRIKULA:

Ikastaro trinkoaren salneurria 350€ da. Prezio honetan ikastaroaz gain, eguneko otordua eta lo egitekoa barne daude.


IRAKASLEAK:

Hauxek dira gurekin aste honetan egongo diren irakasleak:

  • IÑAKE IRASTORZA
  • MIREN TIRAPU
  • MARIA URZELAY
  • AINARA GURRUTXAGA
  • MIREN GAZTAÑAGA

IÑAKE IRASTORZA

(10 orduko ikastaroa).

ORAIN antzerki taldean ibilbide luzea egin nuen hainbat antzerki obra gauzatuz: D´Artagnan, Modigliani, Besarka gaitezen Foleville, La Señorita Julia, Divinas Palabras, Los Justos...e.a. Ondoko zuzendari hauekin lan egin dut: Ramon Barea, Jose Carlos Plaza, Carlos Gil, Isabel Belastegi, Mario Gas, Garbi Losada, Agurtzane Intxaurraga... Eta azken urte hauetan ZINEAN eta TELEBISTAN ere lan pixka bat egin dut.

AINARA GURRUTXAGA

(8 orduko ikastaroa).

London International School of performing Arts eskolan egin zituen antzerki ikasketak (2003-2005). 2001.ean Dejabu panpin laborategia sortu zuen Urko Redondorekin batera. Konpainiaren azken lanak dira Gizona ez da txoria (2008), Azken portua (2010) eta aurten ADELen aurkeztuko den Gure bide galduak antzezlan berria. Azken urteetan beste hainbat konpainiarekin ere egin du lan: Tanttaka, Tentazioa, Antzerkiola Imaginarioa eta Gar euskal konpainiekin Euskal Herrian eta Limbik konpainiarekin Ingalaterran, batez ere aktore eta zuzendari laguntzaile lanetan.

MIREN TIRAPU

(12 orduko ikastaroa).

1981.urtean Iruñean jaioa.Formakuntza Basauriko antzerki eskolan,Centre de Estudis Cinematografics de Catalunyan,Escuela Internacional de Cine y Tv-n eta Grotowski Work Centren jaso dut.maria Stoyanova eta Peter Gadish izan ditiut maisu. Antzerkiko eta zinemako hainbat proiektutan lan egin dut,bai antzezle eta zuzendari bezala antzerki kasuan.

MIREN GAZTAÑAGA

(10 orduko ikastaroa)

Aktorea.Arte Ederretan lizentziatua.1999.urtetik Artzerkiola Imaginarioko partaide izan da. Bertan, besteak beste, Mundopolski, Yuri Sam eta Babiloniako Loreak obretan egin du lan. Beste antzerki eta dantza talde desberdinekin ere aritu izan da: Trashumantes, La Calvario, Moaré Danza, Pikor teatro, Hika teatroa.Azkenaldi honetan Errautsak antzezlanean parte hartu du, Le Petit Theatre de Pain, Artedrama eta Dejaburekin elkarlanean. Esperientzia hauekin batera, sormenaren ildotik pertsonalagoa den bide bat jorratzen ari da. Bide horren emaitzetako bat izan da "Stereo" lana .

MARIA URZELAY

(8 orduko ikastaroa)

Bere ibilbidea antzerkiaren munduan unibertsitatean hasten da. Kazetaritza ikasten du, baina segituan konturatzen da nahiago duela gezurrak kontatu egiak baino. Ordutik aurrera interpretazioaren munduan erabat murgiltzen da. Basauriko Antzerki Eskola aukeratzen du heziketa artistikoari ekiteko, baina bere bigarren urtean ikastegia itxi egiten dutenez, bere kabuz antolatzen da han eta hemengo maixuen erizpide ezberdinei helduz: Eric de Bont (clown), El rayo Misterioso (antzerki fisikoa), Ander Lipus, Legaleón, Andrés Lima, Aitor Aguiriano, Izaskun Santamaría (dantza). Lanean hainbat talde eta kolektiborekin ibilia da: Hortzmuga, Antzerkiola Imajinarioa, LaRessistens eta Tearto adb. (2003. urtean berak sortutako taldea Enri Vegarekin batera). Interpretazioa lantzeaz gain zuzendaritza, sorketa, gidoien idazketa eta antzerki textuen itzulpenak ere egin ditu.

Egutegia
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Bideoak
Yuri Sam Torrezabal Kultur Aretoan
+ bideo gehiago
Irudiak
Emanaldiak, triptikoak, kartelak...
+ irudi gehiago
Artedrama: (+34) 615 77 95 11 / (+34) 33 56 76 46 info@artedrama.com