El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Quiénes somos

Adel 12

ARTEDRAMA EUSKAL LABORATEGIA
AULESTI, Apirilaren 9tik 15era (Bizkaia)



  • ANTOLATZAILEA: Artedrama
  • Laguntzaileak: Aulestiko Udala eta Aulestiko herria eta Bizkaiko Foru Aldundia
  • Harremanetarako: 633 56 76 46 info@artedrama.com


ADEL 12

Aurten ere, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dugunontzako topagunea izango da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen den gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizioa, beti ere Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin.

2006. urtean laborategi gisa jaiotako topagune honek, badu zer eskaintzerik, euskal arte eszenikoen esparruan, bai profesionalei eta bai aditu zein zaleei. Gure herrietan eta euskara mugarri, aspaldi lanean dabiltzan aktore, ikerlari eta sortzaileak izango dira gurekin irakasle eta solaskide moduan: Ander Lipus, Iñaki Ziarrusta, Ana Elordi, Eñaut Gantxegi eta Asier Sota..

Aurtengo ADEL zazpigarren edizioan parte hartzen duten profesionalek eskainiko dituzten ikastaroez aparte, Aulestiko herrian hainbat emanaldi eta ikuskizun burutuko dira aste osoan zehar; Joxe Mari Karrere, “Ispilua”, “Tzimi”, “Gabriel-gabrielle”, “Gloriaren kantua” eta "Xentimorik gabe".
Antzerkiaz gozatzeko aukera paregabea.

 


HIZKUNTZA:

Ikastaro guztiak euskaraz izango dira


MATRIKULA:

Ikastaro trinkoaren salneurria 350€ da. Prezio honetan ikastaroaz gain, eguneko otordua eta lo egitekoa barne daude.


IRAKASLEAK:

Hauek dira aste honetan gurekin egongo diren irakasleak:

  • ANDER LIPUS
  • IÑAKI ZIARRUSTA
  • ANA ELORDI
  • EÑAUT GANTXEGI
  • ASIER SOTA

ANDER LIPUS (12 orduko ikastaroa)

Talde-lana eta aktorearen autonomia izango dira tailer honek jarraituko dituen ildoak. Mekanika eta adierazpide ezberdinen ikasketek aktorearentzako herraminta mekanikoak izateko balioko dute, gero, aktoreak bere ahotsa eta gorputza espazioan landu ditzan. Mekanikatik poetikara, ekintza dramatikoak eraikiko dira, ikerketa, bilaketa eta bide esperimentalak taldeka eta bakarka landuz. Aktorearentzako materialen praktika sortzaileak eta forma aktoral berrien bilaketa dira ikastaroaren xede antzerkiaren labirintoan.

Oharra: Testu bat ikasita ekarri beharko du ikasle bakoitzak. Bost minutu inguruko bakarrizketa txiki bat. Bakarrizketa lantzeko beharrezko jantzi eta atrezzoa ere ekarri daiteke.

IÑAKI ZIARRUSTA (12 orduko ikastaroa)

Tarte honetan, ikasle-aktore bakotxaren alde ilunari emon gura deutsagu protagonismoa. Gauzarik interesante, barri eta harrigarrienak zulo baltz horretatik etorten direlakoan gagozalako.

Behar fisiko handia, bortizkeria, sexua, mina eta presino psikologiko zein fisikoa jasan beharko dabez gure ikasle-aktoreek, abiapuntu horreetatik gure ekintza eta pertsonaiak garatzeko... hori bai, dana maitasunagaz eginda. Oharra: Ezinbestekoa da ikasle-aktoreak buruz ikasitako bakarrizketa laburra edukitea (200 berbako testua gutxi gora behera).

ANA ELORDI (8 orduko ikastaroa)

Jolas eta lanaren plazerraren bidez inprobisazioaren oinarriak landuko ditugu. Bakoitzak bereganako eta taldearenganako segurtasuna, kontzientzia, erritmoa, energia eta memoria landuz batetik; ingurua (pertsonak eta ekintzak) entzuteko gaitasuna trebatzetik bestetik; eta egoera edo rol batean kontzentratzeko gaitasuna, naturaltasuna eta irudimena entrenatuz azkenik.

EÑAUT GANTXEGI (8 orduko ikastaroa)

Playstorala (Pastoralarekin solasean): Pastorala, gure kulturaren ezaugarri nagusienetako bat da. Baina zer dakigu pastoralei buruz? Antzerkia al da? Dantza? Musikala? Historian gehiegi arakatu gabe, gaur egun pastorala denaren inguruko solasaldi bat landuko dugu, aintzinako agerpen eszeniko honen hainbat osagai hartu eta berauekin jokatuaz. Bide batez, orain arte gai honi buruz izan den ikuspuntuari beste aire bat ematen saiatuko gara.

ASIER SOTA (8 orduko ikastaroa)

Sorkuntza: Gure burutik, pertsonaiaren burura.

Zoriari, ezjakintasunari, memoriari nola forma eman? Norberak idatzitako testu bat abiapuntu bezala hartuta, galdera honi erantzunak bilatzen saiatuko gara. Desordena ordenatzen saiatuko gara. Zoriz sortutako imaginek zentzua har dezaketela ikusiko dugu. Memoria zerbait berria sortzeko aitzaki bihurtuko dugu. Gorputza, ekintza eta hitzaren arteko loturak ikusiko ditugu.

Facebook botoia Twiter botoia Youtube botoia
Bizkaiko Foru Aldundiko logoa Kultur leioa LogoaAulestiko Udaleko Logoa
Arrixuri LogoaLe petit Theatre de pain LogoaDejabu Panpin Laborategia LogoaHuts teatroa Logoa
Artedrama: (+34) 615 77 95 11 / (+34) 633 56 76 46 / 94 607 25 72 info@artedrama.com