** Martxoan ikusgai Euskal Herriko hainbat herritan

Bost urte pasa dira FTI Antzerkiola Imaginarioak bere azken proiektua aurkeztu zuenetik, eta udazken honetan “Babiloniako loreak” antzezlana aurkeztuko du. Estreinaldia Urriak 9an izango da Zornotza Aretoan (Bizkaia).

Dagoeneko abian da “Erregea eta Bufoia” ikuskizuna, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!! Lehen saio hauetan Andoni Egaña eta Ander Lipus arituko dira leian, alboan Unai Elizasu egongo da gidari eta gai jartzaile lanetan.

Ikusgarri hortan, Dario Fo antzerki idazlanen artean hiru bakarkako hautatu ditugu: "juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa!». Dekoratuan, balisa erraldoi bat, erabiliko dena oholtza gisa, bai puskak biltzeko eta txontxongilo antzoki ttiki bat moldatzeko.

Ikuskizun hunek, Joseba Sarrionandiaren izkribu zonbaiten josketa du oinarri. Herbestetik itzuli ezina den gizon batek, bere itzulera amestu du.

Danadanada! Heldu da herrira Mamu eta Komerianteroen karabana, titiriteroen zirkoa, Zorabioaren Konboya. Dzanga Antzerkira herriko mamu eta damiselak. Xoua eta algara plazan!

Antzerkiola Imaginarioaren formatu handiko hirugarren muntaia. Euskerazko testu originalaren lehenbiziko ideia batetatik habiatuz, laborategi prozesu bati ekin eta testuaren hamaika bertsio egin eta antzerki antropologiaren alorrean bilaketa intentsiboak burutzen dira.