2009/01/13
Urtarrilak 24 larunbata iluntzeko 20:00tan, “Hala mintzatu zen Zappatrusta” antzezlana ikusgai izango da Bartzelonako euskal etxean,
Jorge Oteizaren 101. Urteurrena dela eta Ander Lipusen pertsonaien karabana, Bartzelonara urbilduko da Oteiza eskultore handiari omenaldi berezi bat egiteko asmoz. Antzerki lanarekin batera, orain urte batzuk Antzerkiola Imaginarioaren barruan Oteizaren inguruan egindako “Hutsaren Hotsa” audio lana ere eskainiko da. Sarrera doakoa izango da.