2009/02/20
Dagoeneko abian da “Erregea eta Bufoia” ikuskizuna, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!! Lehen saio hauetan Andoni Egaña eta Ander Lipus arituko dira leian, alboan Unai Elizasu egongo da gidari eta gai jartzaile lanetan.
Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!!
Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa.
Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango?
Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emago dio emanaldiari.
Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez.
Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!!
Erregea, Bertsolaria : Tokian tokikoa
Bufoia, aktorea: Ander Lipus
Zalduna, gai-jartzailea: Unai Elizasu