Albisteak

2009/10/02

"BABILONIAKO LOREAK", FTIren azken lana.



Bost urte pasa dira FTI Antzerkiola Imaginarioak bere azken proiektua aurkeztu zuenetik, eta udazken honetan “Babiloniako loreak” antzezlana aurkeztu du. Estreinaldia Urriak 9an izan zen, Zornotza Aretoan (Bizkaia).



Antzezlana eta izenburuari buruz:

T. Adornok esan zuen ezin zela poesiarik idatzi Auschwitz ostean. Agian egia izango da, ez gaitu historiaren sarraskien erruak utziko kantu ttipietan ibiltzen gudu zelaien hautsean. Baino gu ez ginen Auschwitzen izan.

Hiperbole hauek poesia idazteko, kantuka ibiltzeko zilegitasuna berrezkuratzea baino ez dute nahi. Posible da gaur egun poesia idaztea. Zilegia da. Gu ere gure biktimak garelako. Beharrezkoa da gaur kantu bat altxatzea. Are gehiago: ezinbestekoa iruditzen zaigu iraganeko eta eguneko Babiloniako loreei buruz hitzegitea.



Sinopsia

Hegoak gogora ekartzen ditu bere amuma Inesen azken egunak, kantu bat altxatuz Babilonia madarikatuan.

Hegoak kontzertu bat eman behar du. Kontzertua baino lehen, bere amuma Inesi azken agurra eman behar izan dio. Nahitanahiez, amumaren azken egunak etortzen zaizkio burura eta ikusleari berak imajinatzen eta oroitzen duena kontatzen dio. Amorruz, pozez, tristeziaz, maitasunez…eta guztia kantu bihurtzen du.





Ispilu Dramatikoa Bloga
Egutegia
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Artedrama * Tel: (+34) 615 77 95 11 * info@artedrama.com