Albisteak

2010/06/12

Erregea eta Bufoia Leioan, Seaskaren alde



Kultur Leioan (Leioako antzokia), Ekainak 21ean, astelehena, 20:30tan

Ekainak 21ean, astelehenarekin, emanaldi berezi bat antolatu da Kultur Leioa aretoan Seaskarentzat (Iparaldeko ikastaloen elkartea) dirua biltzeko. Emanaldi hau “Erregea eta bufoia” izango da eta bertan aktorea eta bertsolaria leian egongo dira; aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez…horretarako gai jartzaileak ezarritako gai eta egoerei aurre egin beharko diete. Guzti hau inprobisazio osoan.

Leioako desafio honetan aktore lanetan Ander Lipus egongo da eta bertsolari moduan Fredi Paia, eta gai jartzailea Unai Elizasu.

“Erregea eta Bufoia” ikuskizuna Ekainak 21ean, astelehena, Kultur Leioan (Leioako antzokia) izango da iluntzeko 20:30tan. Sarrea 10 eurokoa da, aldez aurretik BBKn Teleka bidez erosi ahalko da, baita ere Leioako Betiko ikastolan. Egunean bertan ere antzokiko txarteldegian. Sarreretatik lortutako diru guzti guztia Seaskarentzat izango da.

Etor zaitezte gau honetaz gozatzera!!!!





Ispilu Dramatikoa Bloga
Egutegia
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Artedrama * Tel: (+34) 615 77 95 11 * info@artedrama.com