GURI BURUZ|
Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma, ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioarekin jaio zen 2007an Ander Lipusen gidaritzapean.
Artedrama Arte Eszenikoen plataformako lantalde egonkorra lau kidek osatzen dugu: Ander Lipusek, Iasone Paradak, Irantzu Azpeitiak eta Mikel Unamunzagak.
Urteak joan dira 1997 hartan Ander Lipus Antzerkixe sortu zenetik gaur arte; bide luze eta emankorra ibili dugu.
Denbora guzti honetan egindakoak posible izan dira gure ondoan lanean ditugun lagunei eta aterpea eskaini diguten etxeei esker.
Hainbat erakunderen babesean, jasotakoa biderkatuta itzultzeko ahaleginean gabiltza lanean.
Artedrama. Arte Eszenikoen Plataforma. Tel.: (+34) 615 77 95 11 . (+34) 636 552 244
info@artedrama.com