5.2.1. Bertsotranpak
“Animaliak gizonaren aldean gehiago dituk edozertan”, entzun daiteke ehiztarien artean, ondoren eransten dutela: “edozertan, tranpan eta maltzurkerian ezik”. Horixe izan da hain zuzen gizonaren nagusitasuna: bere sinbolismoak permititzen dion engainoa eta erritualizazioa. Hitzak berarekin gezurra posible duen eran, gizonaren imajinazioak posible du arauak aldatzea, gauzak simulatzea, portaera berriak asmatzea. Hitz batez, tranpak ezartzea. Guztiz aurreprogramaturik dagoen animaliaren jokabideak ez bezala, gizonarenak aldakortasuna, itxura hutsa, malizia ere berarekin ditu”.


