7.4.2. Energeia

 

ENERGEIA

ANTZEZLE BAKARRA, SOKAKO HIRUKOTEA ETA BERROGEITA HAMAR IKUSLERENTZAKO KOMUNIKAZIO ILUSTRATUA.

  Fran Lasuen Gabilondo.

2006ko urtarrilla.

ANTZEZLE BAKARRA, SOKAKO HIRUKOTEA ETA BERROGEITA HAMAR IKUSLERENTZAKO KOMUNIKAZIO ILUSTRATUA.

_______________________________________________________

 

Erabateko iluntasuna. Berrogeita hamar ikusletarik hamarrek kandelak dituzte eskuetan; atean eman zaizkie, lekua zabaltzean

Aretoko megafoniaz soinua  aditzen da: Ibn Arabi (desioen interpretea)

Ikusleak euren lekuan jarrita, Ander Lipusek poxpolo handi bat iziotuko du.

 _______________________________________________________

Indarra, potentzia, bizitasuna, adorea, grina, bultzada, arnasa…

Eraginkortasuna, ahalmena, lanerako dohaina.

Zernahi gauzatzeko gaitasuna

 

“Energia –eskuliburuek diotenez-, gure gizartearen bizi-indarra(ren iturria) omen da.”  

Azken bi mendeotan, hau da, lurrun-makina asmatu zenez geroztik, lehenengo industria iraultzen motorea izan zen lurrun-makina asmatu zenetik hona, iturri berrien bilaketa zorabio hutsa izan da.

Energia nuklearraren garapena, Hirugarren Industria Iraultzari dagokionez, erabakigarria izan den era berean, inflexio puntua eta gogoetarako atea ere izan da, geure izateaz, geure kondizioaz eta geure asmoez hausnartzen behartu gaituenez gero.

“Energia lan jakinen bat gauzatzean ageri da; haren unitateak lanak dituen unitate berberak dira.

Nazioarteko Unitate Sisteman, energia unitatea joulea da.

Puntu batean 1newton-eko indarra aplikatzean, indar horren norabidean puntua metro bat desplazatzean egiten den lanaren baliokidea dena, halaxe definiturik dugu joulea.

Eguneroko bizimoduan sarritan kaloria erabiltzen da.”

 

 

 

Ostera, eta garakuntzarik bihotz gabeenean sartuta bizi garenez, askotan ahaztu egiten gara energia hitzaren esanguretariko batzuekin.

 

Gizartean, gure jendarte honetan… dena da neurgarria, “bizitzea berdin produzitzea den ideia barne-muinetaraino sartu digutelako, horrexegatik beharbada.

Den-dena neurtu izaten dugu: denbora, maitasuna, porrota… energia, honen esangura guztietan.

 

“Munduko biztanleetako erdiak energia iturri nagusi egurra, egur-ikatza edota satsa ditu. Herrialde garatuetako edozeinetako biztanle bakar batek garatu gabeko edozein herrialdetako pertsona batek erabiltzen duen energiaren hamar erabiltzen du”

Neurketaren emaitzak zorabioa eragiten du.

Begira diezaiogun hitzari. Planetako biztanleotako bakan batzuei energiak erraztu egiten digu eguneroko bizimodua, bizi kalitatea, edo ongi izatea, etxeraino ekarriz.

Herrialde garatuei begiratu eta, hara!, espero izan denaren kontra azken hogei urte honetan energiaren kontsumoak ez du gora egin, behera baino. Herrialde ez-garatuetan, ostera, pertsonako energia kontsumoa askoz txikiagoa izateaz gainera, ez dute lortzen txiki horren erabilera hobetzea. Hau zer dela eta gertatzen den, ba, gehienbat herrialdeotan erabiltzen diren teknologiak planetako iparralde-mendebaldean txatarra legez baztertzen diren teknologiak direlako. Edo huskeriak balira moduan egindako opariak dira, edo bestela lehengaien truke erositakoak dira, batez be lehengaiok ezinbestekoak baldin badira teknologia aurreratuen merkatuan; armen merkatuan batik bat.

Esan dugu zeozer gutaz, baina gu ez gara denak. Besteak, zer?

Nolakoak gu, halakoak besteak ere; indarra gara, adorea gara. Denok.

Gu ez horrenbestean, beharbada, ze bestei kentzen gabiltza; beste horiek, kasik ezer eduki gabe ere, bizia dira, indarra dira, adorea; ezin bestela egunerokoan jarraitu.

Eta denbora gara. Denbora hutsala, baina denbora azken batean. Gu garen materia hau denborak eta eguzkiak sortua da, eta gu bezala sortuak dira ikatza, harri-olioa, gasa; duela makina bat miloi urte izan ziren izaki, landare eta uretako animalien hondakinen eraldaketaren ondorioz sortuak denak.

Horra ikatza, esate baterako. Ikatza orain dela 300 bat miloi urte Lurra estaltzen zuten iratze eta ekiseto itzel handi haietatik sortua da. Paleozoiko Aroan, Ikatzaren Aldia deritzon horretan landareok hil eta hantxe geratzen ziren, bizileku zuten zingiretan ehortzirik.

Denboraren igaroan, landare hilen –ihartuen?- gainean beste sedimentu batzuk joan ziren pilatzen eta pilatzen, eta horra ba; presioaren eta tenperaturaren eraginez gai organikoa ikatz bihurtuz joan zen.

Petrolioa, harri-olioa, hidrokarburo nahasketa jakin baten ondorioz sortu den isurkina da

Gas naturala deritzona hidrokarburo multzo murritz batekoek osatzen dute; metanoa da nagusi, baina propano eta butano ere baditu, kantitate txikietan.

Bai harri-olioa eta bai gas naturala, bi-biak sortzen dira uretako mikroorganismo multzo erraldoietatik. Halakoak, hilda gero, ibai-aho eta zingiretako sedimentuen artean oxigeno gutxiko giroan lurperaturik, olio eta gas bilakatzen dira.

Hil eta gero! Denbora, berriz ere denbora; heriotzen segida, materia ezberdinak elkarren gainean jausten, Kronosen lan etengabea, ekinkorra,…

Ikatza, hain zaigu etxeko! Eta era berean zenbaten bizitza erabaki ote duen humanitatearen historian ikatzak.

Ez iragan denboretan, ez eta ere oraingo denboran, energia bilatzea eta ustiatzea ez zaigu inoiz doako izan.

Denboraren hautsa gara, lurra.

Aipatu ditugu berriztagarriak ez deritzegun energiak. Sortzeko milaka urte behar izan duten horiek, minutu gutxitan erreak!

Hara ba; materia eta denbora.

Berriztatu ezinak baldin badira materia horiek, zer esan beharko da gizaki gutxi batzuek, beti euron ongi izatearen bila eta beste ezeri begiratu gabe, gai horien bilaketan eta ustiapenean –nahiz dela Hego Ameriketako oihanetan, nahiz dela Afrikako basoetan, nahiz dela Irakeko mortuan, nahiz dela…- erabili duten hamaikatxo errugaberen bizitzaz, ilusioez, ametsez, itxaropenez; horiek ez dira berriztatu, ezta ere.

Eta hona orain gure planeta, negutegi efektuaren mende, CO2 horren demasako isuriengatik gaixorik, sukarretan.

Horra azido euria, etorkizuna modu zitalean blaitzen.

Ene!, petrolio-isurketak! Begirada iluntzen digute.

Eta oraindik aktibitate itzela duten hondakin nuklearren pilaketa? Hipotekarik astunena, gure bizitzaren gainekoa da eta.

Denboraren eta ezerezaren berritze eternala, beste behin ere; eta galdera eternoa: (GALDERA EZ DAGO FORMULATURIK!)

Zientziaren ikerkuntza berez gaizkiaren eta ongiaren kontzeptuetatik at dagoela argi utzita, ezin da hori berori esan haren gauzatze eta erabileraz. Garatu beharraren beharraz, 1956an abiarazi zuten, Ingalaterran, merkatu arruntera begira elektrizitatea sortzeko lehenengo planta nuklearra; Hiroshima eta Nagasakiren ostean.

Energia nuklearra atomoen fusio nahiz fisio prozesuetatik dator; prozesuotan energia kantitate miragarriak sortzen dira.

“Lanean diren 441 zentral nuklearrek sortzen duten energia munduan erabiltzen den lehen-energiaren %5 eta energia elektrikoaren %16 da… Gaur egun, 4.000 bat bonba atomiko dago. Arsenal nuklearra hala ugaldu bada, horrekin batea -aldi berean- energia nuklearraren merkatua hor egon delako izan da. Edo hortxe dagoelako.

Bonbak ekoizteko behar den uranioa eta plutonioa prozesatu eta egokitu ahal izateko zentral nuklearrak behar dira.”

Animalien indarra eta oldarra, gureak ere tarteko, sua, ibaietako uraren indarra erabiltzeko tramankuluak zein beti joan-etorrian diren olatuenak erabiltzekoak, ilargiaren menpeko itsasaldien gora eta behera ero antzekoak, oihaletan nahiz errotetan ari den haizeak, gure planetaren barne tenperatura, asturu nagusiaren indarra… hain zaizkigu gertuko, edo etxeko; gurekin batera izan dugu-eta gure denboran, denboraren igaroan. (GAZTELERAZKOA ERREPASATU, horretan ZER ETA NON nahasten dira eta!)

Gure gogo-indarraren zati handi bat eurok sortua da.

Munduan erabiltzen den elektrizitatearen %20 gutxi gora-behera baliabide hidrikoetatik dator.

Energia hidroelektrikoa garbienetakoa den arren, ez du esan nahi hori erabat kalterik gabekoa denik, ze(ren eta) urtegien eragina nahikoa bortitza baita. Urtegiek aldaketa larriak eragiten dituzte ibai-ekosistemetan. Habitat jakin batzuk suntsitu, ibaiaren ubidea aldarazi, uraren ezaugarriak aldatuz oxigenazio mailari eraginez. Era berean, urtegiek kolpe itzela jotzen diote paisaiari, gizakioi dagokiguna ahaztu gabe, ze hortxe dira lekuz aldatzen behartu dituzten herriak, edota urpean lotu diren baso, solo eta oroitzapenak.

Helios, handietan handiena, guk erabiltzen dugun energia gehienaren iturria da;  zuzenean nahiz zeharka, baina iturri nagusia.

Energia elektrikoa sortzeko modua (era) ematen digun uraren zikloa ere eguzkiaren indarrak mugiarazten du; harexek egiten du ura lurrun bihurtu, lurrunaz hodeiak sortu eta hodeiok lehorrean barna eroan, euri nahiz elur eginda isuri dadin.

Haizea bere ere halaxe sortzen da; atmosferako alde batzuk beste batzuk baino beroago jartzean.

Haizearen jainko Eolo ez da lehengo besoetan kulunkatzen. Besarte gozoagoetan dabil aspaldion.

Oi literatura! honez gero errotarik ez-eta, haizea parke eoliko hiper-teknologiko horietan dabil dantzan.

Energia sortzeko modu honek ingurugiroan duen eragina ahulagoa da. Inpaktua estetikoa da batez ere, paisaia (ikustungirua) desitxuratzen baitu, baina ez gero ahaztu zenbat hegazti hiltzen den, hegalak errota-adarretan galduta!

Ama lurra, beti da amatasunean bizi.

Egurra, hazkunde azkarreko landareak, auka (itsaso-belar, alga) landuak, animalien hondakinak eta beste, biomasa dira.

Azken batean hori ere eguzkiaren eraginez sorturiko energia da; eta gainera berriztagarria.

 


Munduko populazioaren erdiak biomasa du bere energia iturri nagusi. Honek badu bere eragozpena, ze leku askotan askoz bizkorrago erretzen da egurra eta botatzen dira behera basoak horiek berritzen direna baino.

Biomasaren ustiapen-modu bat, aukeran, biogasa sortzeko erabiltzea da. Honetarako hondakin organikoak, uztetako soberakinak eta usteltze prozesua dute. Mikroorganismoen ekinaz, gaiok fermentatu egiten direnez, gasak sortzen dira.

Nekagaitz bezain sorgin, Ilargiak jolasean darrai.

Ozeanoari eragitea erdiesten badu, erdietsi ere, zer ez ote digu guri eragingo, %75ean ura gara eta?

Itsasaldien gora eta behera sorginduan, itsasorik gorena eta beherenaren artean zenbait metroko aldeak izaten dira. Alderik nabarmena Fundy Badian da (Eskozia Berrian); 16 metrokoa.

Itsasoko ura erabiltzeko badiak ixten dituzten presak eraikitzen dira; alde bietako uren artean alde handia dagoenean, goren dagoen urari –alde bateko urari- beste aldera igarotzen uzten zaio, energia sortuz.

Umetatik ezagutu dugu itsasoaren indarra olatutxoen joan-etorri etengabean, hantxe ertzean jolasean ibiltzen ginelarik.

Horren indarra elektrizitate bilakarazteko helburuz teknologia zenbait esperimentatu bada ere, oraindino ez da ekonomiaren aldetik errentagarri izan daitekeen sistemarik gauzatu.

 

Ura ere aztoratzen da, musugorritu… Sirenak, itsasneskak, Neptuno bera bere onetik ateratzeko gai dira.

Ura hotzagoa da hondoan azalean baina, bien arteko aldea 20 gradutik gorakoa izatera iristen da.

Zenbati proiektu eta esperimentazio-lekutan itsaso-azaleko ur beroa hartzen da, zertarako eta amoniakoa irakin punturaino berotzeko eta, ondoren, ur hotza punpatzen da, horren bidez hoztuz amoniakoa likido egoerara itzul dadin. Ziklo honetan amoniakoa turbinan zehar pasarazten da eta, elektrizitatea sortzen du. Ez da oso garaturik dagoen sistema baina, behintzat frogaturik utzi du sortzen duen elektrizitate kantitatea ur hotza behetik gora punpatzeko erabiltzen denaren gainetik dagoela.

Vulcanok sutegian lan, eta guk fruituak jan…

 

Sakonago jo planetaren barrura eta tenperaturak gorantz egiten duenez, energia hori ere erabilgarri izan liteke, teknologia egokiak asmatuz gero.

Herrialde batzuetan, Islandian eta Zelanda Berrian esate baterako, energia hori modu eraginkorrean erabiltzen da. Herrialde horietan tenperatura oso altuak dituzte lur azpian, azalean kasik, lar sakondu gabe. Ba, euren energia premietatik alderdi inportante bat halaxe asetzen dute. Vulcanoren eskutik.

Gure iruditerian, imajinarioan, lau osagarriak –lurra, sua, airea eta ura- gure psikologiaren sarean parte legez antzematen ditugu. Era guztietako hiritarrek, musikariek, poetek, antzezleek, idazleek, pintoreek, eskultoreek… artelanak gauzatu dituzte, bai, lau osagarri horien ezaugarriek sortarazi dizkien sentimendu eta zentzazioak adituz, landuz, egokituz eta, azken batean, humanizatuz.

Halaxe mintzatzen gara; horien ustezko dohainak zein horien ustezko alderdi ilunik eta negatiboenak aipatuz; hortxe ditugu ur argitsuak, udaberrikoak, edo urloak, edo ur hilak, edo ur biziak…

Gizakiok, inguruan duguna ulertu beharraren beharrez, kosmobisioa osatzeko premiak, alegia, jainko bihurrarazi digu ulergaitz zaiguna.

Zapata arrunt batzuekin komunikatzeko gai baldin bagara, humanizatuz, nondik nora ez dugu berdin egingo gure tetralogia telurikoarekin?

Lau osagarriak arimaren elikagaia dira, energiarik behienena, funtsezkoena.

Poesia dira; nahiz dela azula, nahiz dela beltza, nahiz dela kolore gabea, baina poesia.

Berriztagarriak dira, hala fisikoki nola poetikoki; ez dute finitua den baliabiderik erretzen, ez dute erregai fosilik edota erradiaktiborik behar.

Horien inpaktua, baita ingurugiroari eragiten diotenean ere, ez dira hain negatiboak… arte-bide guztiak dira energia, ingurua ulertzen eta gure burua endelegatzen laguntzen dute eta.


Diotenez, “energia berriztagarriek duten oztopo nagusia ekonomiaren arlokoa da, halakoak garestiagoak baitira erregai fosilak edota energia atomikoa baino. Hala ere, ez da hain argi ikusten ohiko energia horiek merkeagoak direnik- Energiok dituzten kostuetan eurek sortarazten dituzten kalteak kentzea eta eragiten duten kutsadura garbitzeak dituzten kostuak gogoan hartuz gero, bere prezioa orain duena baino askoz handiagoa izango litzateke. Zeharkako kostu horiek estatuek ordaintzen dituzte eta, gainera, energia berriztaezinak subentzionatzen dituzte. Hau dena, jakina denez, arrazoi politikoek eraginda.”

Energia eta beroen ustiakuntza boterera dira eta, botere hori, botere denak legez, monopolioetan ekonomikoetan eta sarbide esklusiboetan ditu oinarriak.

 

Energia erdiesteko bideen demokratizazioak, hau da, baliabide berriztagarriak autonomiaz kudeatu ahal izateak, arriskua dakarkio edozein botereri. Ondorioz, halako bideen ezagutza, halakorik badela gizarteratzea, ez zaie errentagarri…

 

Zer gerta liteke, gutariko bakoitzak egunean-egunean behar duen energia hori norberak, erabiltzaileak, sortu eta gestiona baleza?

 

Gaur egunean denean da kantu berbera; gaur egun, eta edozein dela arloa, zer hautatu ahal dugun-eta, hautatu ahal duguna ametsetara eta konpainien izenetara mugatzen da.

 

¿Zein da hemen batu garonon bakoitzaren bizi-energiaren iturria?

 

Petrolioaren handi-mandi horietako baten arimako energiarekiko ezberdina eta urrunekoa da, kasik ziur.

Kasik ziur, ez du zerikusi handirik izango edozein bankero jaun, lukurreru edo politikariren iturriarekin.

 

¿Zein da musikariaren bizi-energia?

¿Zein da antzezlearen bizi-energia?

¿Zein ama, aita, aitita edo lagunarena…?

 

Musikaren gaia bera, abstraktua, bakarturik sortua, baina publikoari zuzendua, harekin harremanetan sartzea bilatuz. Exhibizionismo halako gura bat bada hor, bai, eszenara igo den edonork duen legez…

 

Antzerkiaren gaia bera, energia ugari eta ezberdinen sortzaile. Antzezpenaren hats hori, zertan den ezin esan dena, besteganaezina.

 

Irribarre bat, zapore jakin hori edo laztan hura, edertasunaren bilaketa, malko ba hemen, olatu bat han, haizea, euria, eguzkia, elkarren larruan ari direnen beroa, plazerezko izerdiak, ardo ona, iturriko ur garbia, bere baitan hartzen gaituen eta barruan zerbait askatzen digun sua, itxaropen izpiren bat, ametsak…

 

Azkenok, atomoaren poetikotasuna gaitzetsi gabe, gogokoago ditugu, poetikoak dira. Eta guk poesia maite.

Zera! Ia ahaztu egin zait

 “Energia elektrikoari dagokionez kilowatio  /  orduko erabiltzen da; kilowatio bateko potentzia duen makinak ordubetez gauzatzen duen lana da.”

 

 

Litekeena da aipatu direnak aditurik orain denok pittin bat kontzienteago izatea; garbitzeko makinaren aurrean, etengailuari sakatzean edo halako momentu txar batean baino kontzienteago.

 

Eskerrik asko denoi zuen energiagatik

Hurrengorarte.

 

 

Megafoniaz aditzen da: Vimba (South Africa) Women of Mambazo

Fran Lasuen Gabilondo

Enero 2006ko urtarrila