1.1. HALA MINTZATU ZEN ZAPPATRUSTA
Danadanada!
Heldu da herrira Mamu eta Komerianteroen karabana, titiriteroen zirkoa, Zorabioaren Konboya. Tigreak eta lehoiak, bala-gizonak, fakirrak eta dragoiak; gurekin dira: Juan Junda potosikotikodepresiboa, Euxebio Egaña bandoleroa, Belfast-eko xoumana, Kamaleon Hermeneutika katedraduna, Eskoziako munstroa, Antartidako foka bizardunak, Eskandinabiako druida izoztuak, Ekuadorreko marra, platanoak eta sagarrak… Manex “Dominitxine” iparraldeko kantautorea, Aitor “ameriketako tio” pelotaria, Ignatius poeta mozkorra… portuko lazun baldarrak, mamu emeak eta mamu arrak.
Karabanak mundua zeharkatu du Euskal-Herrira iristeko: eraman genituen Indiara atabalak eta konkistatu genuen Taj Mahala, australiara joan ginen eta mundu guztia saltoka ipini genuen, heldu ginen Afrikara eta uholdea probokatu genuen Saharan, gero orienteko errege magoengana korrika, haiek bahitu eta gora errepublika!, Ipar-Amerikara hurbildu eta yankee zantarrak kikildu, zeharkatu dugu Europa eta jateko bakarrik berakatz sopa, eta azkenik heldu gara Euskal-Herrira, kalipota larruan, eta berriz sartu dugu bizi-poza barruan!
Dzanga Antzerkira herriko mamu eta damiselak. Xoua eta algara plazan! Zazpi teta pitxaurre zapla! Pazpireta ratsis panza! Pantxazpi saltxitxas zaplata!

















