4.4.1. 8 olivetti poetiko

olivettis004

“8 Olivetti Poetiko”

basa-komedia 0 ekintzatan

 

Ikuslearen pertsonaia ala pertsonaiaren ikuslea;

laukizuzen batean lau konkor, lau sabel, eta barruan zortzi mahai, zortzi aulki, zortzi olivetti… (ikuskizuna hastera doa) “zortzi dira zazpi. zazpi dira sei. sei dira bost. bost dira lau. lau dira hiru. hiru dira bi. bi dira bat. bat da hutsa.”

“8 olivetti poetiko” jolasa da, baina ez nolanahikoa. jolas hurbila eta unibertsala baizik, bakarra eta mila. zaharra eta berria, intuizioari adituz jositakoa. ikuslearen pertsonaia ala pertsonaiaren ikuslea. aingeru eroriak eta gaingizakiak.

   Antzerkiola imaginarioaren antzerkia ez da artea, bizitzaren zientzia baizik. errepresentazioaren errepresentazioa, bizitza atzean ote dagoen. taupadak azkartu eta euforiara ailegatzeko antzerki eraikuntza ezabatu behar izan dugu. trukean, bizitza bera dugu erreferentzia, eta norberak ganbaran pertsonaiez beteta daukan egunkari akroniko baten kronika da hau. esnatze eta osatze bat.

“8 olivetti poetiko” metafora handi bat da beste metafora handiago baten barruan. sarkasmo bat, tranpa bat, eguneroko errealitatearen gezurraren salaketa. Talde jolasa eta talde oihua.

   Hamaika aktore, musika egile bat eta zortzi gidoilari elkartu ginen 1999ren hasieran utopiazale baten amets bat bakoitzak bere erara eta denok batera gauzatzeko.

   “8 olivetti poetiko” egitura edozein bat da, intuizio bat, beste hamaika izan daitezkeen bezala, eta haren inguruan bilatzen da, bilatzen du aktoreak, bilatzen du musikaren egileak, bilatzen du gidoilariak, bilatzen du zuzendariak. eta emaitzak musika berriaren doinua du, nota zaharrekin egindakoa. ordena eta kaosa. hasieran hitza izan ote zen, ala bizitza.

   Hau guztihau ez dakite pertsonaiek. pertsonaiek bizi besterik ez dute egiten. antzerki hau haien bizitzen zati bat ikusi ahal izateko montatu dugu. Niunavenak ez daki ezer antzerkiari buruz, ezta Shylock-ek ere, are gutxiago Lapsus eta Puck-ek; Mara-mara, Friedrich Hiperion, Natasha, Lenda eta Fideliak ere ez. akaso Magak badaki zeozer, eta batez ere Ikusleak, muntaia guzti honen errudunak. berak esnaraziko gaitu. 

o1 07 04 06 09 010 012 013 015 016 017 018 019 023 024 025 026 027 028 032 niunavena-ii o11 o5 o3 o8 o29 

PRENTSA

gara-carlos-gilel-mundo-pedro-barea

el-pais-tarrega

egunkaria-harkaitz-cano