6. PTYX

Otsaila 1st, 2009

 

ptyx-mallarme-1
  

ptyx-mallarme-2

Jainkoa Harrapatzeko Tranpa

Otsaila 1st, 2009

 

jht1

 

 

kontent nago, lautea utzi behar badut ere
behin batez soilik bizi banaiz
jainkoak bezala, aski zait.
F.Hölderlin-
 
Itzaliko dira gero ilunabarrean zentzuen kemenak
eta urratuko du denborak une geldiaren abesti gorena,
baina ez zaigu ahaztuko behin miraria genuela ulertu.
-X. Lete-
 
zuk erakusten duzun kantua ez da desira,
ez du, ezta ere, azkenean lortzen den zerbait eskatzen;
kantua izatea da. Erreza da jainkoarentzat.
Baina gu, noiz gara?
-R.M. Rilke-

Beste kantu bat nahiz eta Auschwitz

Zergatik ez nion ba itsasoari esango

izadiari emango naizenaren ahotsa

harresiak jasotzean belardien gainean

hodeiekin nahastean haragiaren kea

unaman ito zen koblakarien boza

baina harreziez haraindi

hodeietan barrena

kantu eske zirauen munduaren bihotzak

historiaren gaua esna eman zuen haurrak

ez egotzi niri sarraskiaren lotsa

iheslari naiz, bai, hezurrezko kaiolan

kantuka nabil gudu zelaien hautsean

baina ezinbesteko gudan

zauriaren ertzean

xerkatzen ari naiz zentzuaren zantzua

ez nazatela bila borreroen azokan

ez nauzue entzungo kalakarien ferian

isil-isilik noa deitzen nauen habira

aditzera joan naiz ahaztuaren hotsa

eta arrakalen altzoan

zeruari begira

ozen entzun nahi dut isilaren otoitza

sekulan isilduko ez denaren kantua.

 

EHIZAKIA                                                                                              

                                                                                                         quousque tandem

abutere, Catlilina,

                                                                                                         patientia nostra…!

 

Hutsik dago basoko bidean

jainkoak harrapatzeko tranpa.

Banan-banan erori dira zuloan

ikonoak, egurrezko bizarrak

arketipoak, urrezko tripak

pergaminoetako letra larriak.

Eta basoko bidean

jainkoak harrapatzeko tranpak

hutsik jarraitzen du.

2-ehizakia

 

DEMIURGOAREN PROMESA

 Eskuaren hutsean estutzen dut gotorlekuen hareharria

behinolako zutabe eta kupuletako hondar gorri azkena

guztia hondatu ostean oraindik hondatu ez den guztia

hemen gordetzen dut beste mundu bat ereiteko hazia

egun batez berriz lokatz izanen den erresuma galkorra

ilunaren argia, hautsaren izarra, ozeanoan pausalekua

ez daitezela hona gertura gorpu-lapurren gurdi ilunak

ez dezatela beleek zapal nire amets sortzaileen soroa

alez ale, unez une sortzera noa gizakien sasoi berriak

kiskalitako adarrez egingo dut euren hezurdura apala

aurrien buztinean ernatuko da haragiaren bihotz-begia

porrotaren kea izango da gorpuen ezdeusaren arnasa

eta mirariaz ohar dadin izanen dena, izandakotik hazia

gau eta egun jainkotuko dut den eta ez denaren bizitza

3-demiurgoaren-promesa

 

ARATUSTEA

Zergatik ez ginen ba aldakorrak izango

planeta eta kimuen aratuste honetan

berunezko geziak harrapatu gaituen galdetzen duzue

eta ez, ez gaitu oraindik bizitzak aspertu

maitatzeko gaitasuna dugu oraindik

begira nola biltzen garen

maskaraturik, hypokrite zintzook

trikimailurik gabeko proskeion harri eta haragizkoan

zer egin bestela, kanpoan ere

akerren eta argiaren aldarte mudakorrak besterik ez bada

utz gaitzazue hortaz sugarrekin jolasten

gu, hauts piztu, hauts maitemindu

Scheveningengo dorreen mehatxupean:

bai, agian zu izango zara

ohera lotzen dugun hurrengo zoroa

baina bitartean

Izadiaren Arimak belarrez edo ustondoz

eztaliko du bere gardentasuna

eta guk sototik aterako ditugu printzesa eta arlekinak

bizitza berri bat asmatzen ari garela pentsatuz

baina bera ez den deus ere

ez gara sekulan izanen

mozorroz mozorro

Jainko, ereinotz edo Dafne.

 4-aratustea

AINGERU IZOZTUAK

                                                                                                         to Elsa, frozen angel.

 

ai aingeru izoztuok, zuen

diamantezko hego hotz zorrotzekin

gezi gardenak lez supituan

gupidarik gabe eraman nauzue

ai flygande Freja, leinu eder

madarikatua

nire gorpua baino hotzagoak       

eta isilagoak

dira zuen asmoak, begira

hau da zuen aldian-aldiko krimena

eta hondamendiaren harri bustietan

hauts zuriaren dirdira zoragarria

ez dira nire errautsak

zuen azaleko elurra da

ez dira, ez, nire errautsak

zuen erruaren oinatz hormatua da

zuen gaitz ederra.

5-aingeru-izoztuak

EZINDUEN ETORBIDEA

 

Bide bat dago

zeruertzetik

auzo periferikoetara

Ezinduen Etorbidea deritzana.

Bidea hartu eta

haruntza gorantza

gorantzagora nahiean

hegaka doaz alabantzak.

Espaloietan baina

aingeru elbarrituak

nostalgiaz

zabaltzetako usategiei so

hil-oihal zuriz adio.

6-ezinduen-etorbidea

NEGUPASA I

Paisaiak ez du apenas zaratarik egiten.

Basoaren  bihotzean

abar hormatuak baino ez

euren isiltasunaz

lanbroaren isiltasuna zulatuz.

Era berean neguko arimaren ezpalek

elurtegiak zabalduz

gure haragi mutuaren baitan.

7-negupasa-i

NEGUPASA II

Hormatu dira putzuak eta itzalak

gailurretarako bidean.

Pauso bakar batez hautsi daitezke

baina hala ez balitz ere

imajina dezagun Sisiforen poza

alferrik isiltzen ez den elur azpiko munduan.

8-negupasa-ii

ORFEO  EDO MUNDUAREN XIRULA

…o reine Übersteigung!

                                                                                                                           O Orpheus singt!

                                                                                                                                            -R.M. Rilke-

Zoriona! isildu dira monarkak

azoketan pausatu bezero eta saltzaileak

izozturik geratu dira kalakariak pulpitoetan

lepoak altxatu dituzte, zabaltzetan gaindi

aingeru eroriek etorbideetan

haize leun batek epeldu ditu teilatuak

enparantzak, fundatzaileen estatuak

mutu paratu da gizadia leize apainduegietan

oi miraria!,  Oi berpizkundea!

zabaldu dira munduaren bi ateak

eta xirularen zirrara barreiatu da

basurdeen gordelekutik lau haizeetara.

 9-orfeo-eta-munduaren-xirula

 

ERABAKIA GAZTAINONDOPEAN

I don’t wanna wait in vain for your love

                                                                                                                                                                -Bob Marley-

Edo zure atzamarren noranzkoa

edo noraeza

zure sabela ez den guztiaren eremu agortezina

zure oinek zapaldutako humus beltza eta mitxoleta gorriak

 

zure ordez sortu den oro: lurra, ura, airea, sua

edo ereinotzak ospatuko dituen gure oraina eta geroa

zure eskua eta nirea haur jostalarien multzoan

azken hatsaren unean zure eskua, nire eskua

hona hemen erabakirik behinena: edo zu

edo beste guztia

zuk bakarrik ordezka dezakezu

jainko txikiaren paradisua

 

 

 

bitartean, zure zain

hariz hari, behin eta berriz

desegingo ditut munduaren oihal eta tapizak

eta hariz hari berriz josi

eden eder honen mozorro eta apaingarriak

zure zain eta jakin gabe zer den zori eta zer fatalitate

igaroko dira bizia eta biziaren piroteknia eta ordezkariak

eta astiro-astiro, ilun eta mutu, goroldioak estaliko ditu

ar maiteminduaren arnasa eta zakila

ni bainaiz betirako, badakizu, Penelope, arima eta sexu

eta zu eta zu ai! eta zu…

10-erabakia-gaztainondopean

ORDAINA

 Zenbat aldiz zapuztu dugun zenbat gotorleku

eta mausoleoak eraiki zenbat aldiz

zenbat anfora, tenplu, argizari

zenbat hiztegi berriztu dugun

zenbatetan ordaindu antzinako jainkoen ahanztura

oraindik oinutsik, biluzik

arantzez zauriturik masustak biltzeko.

11-ordaina

ONGI ETORRIA

Begira nazazu

ikusi nire sama zuria

ez da beranduegi esaten

eusten zaituen harriak ere

badu zure berri

hemengoa zara zu

ez duzu hemendik kanpo

gorotzan izkutaturiko artoa aurkituko

 

 

Begira nazazu, ez bizkarra eman

hots egiten dizunari

ni naiz habi

ni naiz habiaren begi

nigan bainatzen dira

gudarien gorputz lokaztuak

hautsez beteriko txorimaloak

aingeru izoztuak, iheslariak

une batean zurituko ditu bitsak

haitzen lepo gogortuak

 

Begira nazazu eta zatoz

zatoz gizon zatoz

ez da nigan arrotzik

har ezazu, har ezazu oraindik

zure bizitza ederregi hau

hemengoa zara zu

datzan haitza bezala

doan haizea bezala

mendea, gatza, soinua

dirauen jainkoa bezala.

 12-ongi-etorria

SARE ZULATUA

Ihesean doaz kaioak axolagabe

itsaslabarretako habi ezkutuetara

ihesean doaz itsasoaren uhin geldoak

ezerezaren arnasa bailiran

eguzkiak ere ihes egingo du laster

eta ez dut apenas

bere azken argia kausituko.

Ihesean doaz munduaren taupadak

nire otoitzen sare zulatutik.

 

Baina nik

mundua Bizirik da

esango dut burua altxatu gabe

mundua Bizirik da

esango dut airea hozten hasia denean

mundua Bizirik

nire zeruertza nire ilunabarra

nire izarraren hautsa aurresentitzean

esango dut

urte askotarako mundua

Bizirik egonen da.

 

Eta munduak barre egingo dit

barrea ez den keinu eternalarekin

eta ihesean kaioak

ihesean uhinak

ihesean eguzkia

ihesean munduaren taupadek esango dute

zuretzat bihotzaren zama

guk ez dakigu Bizitza zer den.

13-sare-zulatua

BESTEA

14-bestea

GIZADIAN IZADI

Hari-harian hari

labarrean

kaio mugalariaren habi

ez arrain goibel

ez narrasti

tartean zizare umel

olatu erromes

zeruko amets

lur oraindik.

 

Hari-harian harri

bazterretan txingar

gorotzean arto

txikiagatik handi

hodeiaren sustrai

kimu

lore

sagar gorri

fruituen errauts

lur

lur oraindik.

16-gizadian-izadi


JAINKOA HARRAPATZEKO TRANPA I

Letrak: JON GEREDIAGA

Musika eta soinua: HANK KLEE

Ahotsa: ANDER LIPUS 

Garage Band Progamarekin sortutako lehen bozeto esperimentala.

2006ko ekaina – 2007ko ekainaren San Juan eguna

Jainkoa Harrapatzeko Tranpa, Jon Gerediaga PAMIELA argitaletxea, 2007
Irudia: ESKUARA, Aritz Merino


India

Urtarrila 12th, 2009


Kathakali 1 dw_b0082 

Kathakali 2  dw_b0083

Kathakali 3  dw_b0084

Kathakali 4  dw_b0085

Kathakali 5  dw_b0086

Kathakali 6  dw_b00861

Haridasan-en alaba kantuan  dw_b0087

Kalarippayat  dw_a0142

Evgueni Vajtangov-en teoriak

Urtarrila 1st, 2009

 

Evgueni Vajtangov (Vladikavkaz, 1883 – Novodievichy, 1922).

LUIGI PIRANDELLO, ETERNITATEAREKIN JOLASEAN

Urtarrila 1st, 2009


Luigi Pirandello (Agrigento, 1867 - Roma, 1936). Idazle italiarra, eleberri eta kontakizun laburren egilea, baina batez ere bere antzerkiagaitik egin zen ezaguna. Bere lanean izakiaren etengabeko kontradizkzioa agertzen da era bortitzean, izatearen ezintasuna, logika falta dira bere lanaren ardatz.

 

Bere lanen artean: Enrique IV (1915), Honestitatearen plazerra (1917), Sei pertsonaia autore baten bila (1921), Tinaja, Zisilia-ko limoiak (1923), Gau hontan inprobizatzen da (1930).

Bere lanak denborapasako fartsa errazak bezala har daitezke, baina egia esan Pirandellok era oso pertsonalean bizi izan zuen giza erotasunaren arazoa: bere emaztea gazte zelarik erotu zen eta hamar urtetan bere heriotza gertatyu zen arte bere ondoan zaintzen egon zen. Bere ikerketak erabat zakonak izan ziren eta giza desiluzioa izan zen bere lanaren oinarria.  Gizaki ultrajatuaren arazoa, imaginazio eta maitasunaren esplorazioan aurki dezakete bere pertsonaia derrotatuek libre izatea.

………………………..

 

 1934an Literatura Nobel Saria jaso zuen. 

Eugene Ionesco

Urtarrila 1st, 2009


Eugene Ionesco (1912-1994). Absurdo antzerkiaren adierazgarririk onena da antzerki egile hau. Stalina-n jaio zen, Errumania, 1912ko azaroaren 26an. Haurtzaraoa Paris-en igaro bazuen, hamahiru urte zituela berriro itzuli zen Errumaniara. Berriro Paris-era bueltatu aurretik, Bukarest-en ikasi zuen frantsesa. Bere lanek zera deskribatzen dute: Unibertso honetan gizakiaren existentzia irrigarri eta hutsala ez da behar-beharrezkoa, berezko limitazioak dituenez, pertsonak ez dira gai bata bestearekin komunikatzeko. Ezkortasun hau absurdo antzerkiaren euskarria da, giza izatearen zentzu faltaz deitoratzen den antzerkia. Nahiz eta Ioneskoren intentzioak serioak izan, bere obrak umorea eta gertaera komiko aberatsak izaten ditu. Absurduaren mugimendu abangoardistak, bestelako apurketa eta dramatizazio formak eraikitzen ditu: ekintza bakarreko lanak, giro itogarriak, lenguaiaren zentzugabekeria, egoera ilogikoak harridura nabariarazteko eta giza isolamendua. Bere antzerki lanak: Abeslari buruzoila (1948), Lezioa (1950), Aulkiak (1952), Amadeo edo nola bidetik irten (1953), Inkilino berria (1956), Errinozerontea (1959), Egarria eta gozea (1964) Erregea hitzen dago (1962) eta Macbeth.            

1970. urtean Ionesco Frantziar Akademiako kide izendatu zuten. Antzerkiari buruzko testuak ere idatzi zituen, memoriak eta “Bakartia” (1974) deitu zion eleberria.

Samuel Beckett

Urtarrila 1st, 2009


                  (Dublin, 1906-Paris, 1989). Nobelagile eta dramagile irlandarra. Portora Royal School izeneko Ipar Irlandako eskola protestantean ikasi zuen, ondoren Dublin-eko Trinity College-ean hizkuntz erromanikoetan litzentziatura eta doktorautza atera zuelarik. Paris-en irakasle bezala lan egin zuen,  Marcel Proust-eri buruzko entsegu kriktikoa idatzi eta James Joyce ezagutzeko aukera ere izan zuen. Joyce-en obrak itzultzeaz gain, lagun handiak izatera iritsi ziren. 1930ean Dublin-era itzuli zen unibertsitatean fantzes irakurle bezala lan egiteko, baina hurrengo urtean lana utzi eta Frantzia, Alemania eta Italian zehar bidaiatu zuen. Lan mota ezberdin asko egin zituen bere diru sarrerak ez bait ziren oso handiak. Aitaren heriotza, 1933. urtean gertatutakoa, esperientzia gogorra izan zen berarentzat. Azkenik, 1937. urtean Paris-en bizitzen jarri zen. 1942an erresitentziarekin bat egin ondoren, Gestapotik ihes egin eta alemaniarren okupaziotik libre egoteko, Frantzia hegoaldera joan behar izan zuen. Bertan Watt eleberria idatzi zuen. Borrokaldia bukatu zenean, bere idatzietara erabat lotu zitzaion: bi antzerki pieza idatzi eta “Molloy”, “Malone hiltzen da” eta “Aipaezina” eleberrien trilogia bukatzen du.

                  Hizkuntza literario bezala berdin moldatzen zen bai frantzes bai ingeles hizkuntzetara, nahiz eta 1945. urtetik aurrera bere lana gehiago frantzesez idazten hasten den, eta ondoren berak moldatzen ditu ingelesera. 1951. urtea baino lehen bere obra plazaratzeko ez zuen editorerik aurkitu, baina bere emazte izango zenaren Suzanne Deschevaux-Dumesnil laguntzarekin azkenenean “Molloy” eleberria argitaratzea lortuko zuen. Nahiz eta arrakasta handirik ez izan, eleberriak bere lana zabaltzeko aukera eman zion. Horrela eman zen Paris-eko Babylone Teatro-an “Godot-en esperoan” obraren estreinaldia. Obra honekin egin zen ezaguna Beckett, izugarrizko arrakasta izan bait zuen kritika eta publikoaren partetik.

Tradiziozko teknika dramatikoekin apurtu eta proposatzen duen estetika berriak E. Ionesko errumanora hurbiltzen gaitu, “anti-teatroa” edota “absurdoaren teatro” etiketa jartzen zaiona hain zuzen. Teatro hau estatikoa dela esan daiteke, ekintzarik eta truko eszenikorik gabe egiten dena, dekoratu biluziak, karakter sinbolikoa dutenak, pertsonai eskematiko eta elkarrizketa erdi zirriborratuak baino ez dira azaltzen. Inongo esperantzarik gabe, bakardadearen eta giza hutsalkerien apoteosia irudikatzen du.

………………………………….

1969. urtean Literatura Nobel Saria jaso zuen 

EUGENIO BARBA, ANTZERKI ANTROPOLOGIAREN BULTZATZAILE

Urtarrila 1st, 2009


Ikasgai hau Eugenio Barbak sortu zuen 1979an, harrezkeroztik disziplina honek aktorearen teknika egungo teatrologiaren gai nagusietariko bat izatea lortu du. Antzerki antropologiak –kultura jakin baten adierazpide espaktakularrak jorratzen dituen beste harekin zerikusirik ez daukana- aktorearen teknikak sostengatzen duen oinarrizko maila isolatu eta ikertzen du: teknika, hots, kultura eta garai ezberdineko aktoreek euren efikazia profesionala eraikitzeko erabiltzen dituzten prozedimentu artesanalak. Efikazia hau aktorea, ikuslearekin aurrez-aurre egotean, adierazkorra izateko duen ahalmenarekin harremanduta dago zuzenean. Horrexegatik, aktorearen antolamenduaren oinarrizko maila, teknika maila, maila aurre-adierazkorra deitzen da. Maila honetan, aktoreak, zerbait adierazi aurretik, bere ahalmen adierazkorra eraikitzeko egiten du lan. Aurre-adierazkortasunaren ikasketak zera eskatzen du, alegia, entrenamendu-sistema ezberdinak, ariketen logika, pertsonaien eraikuntza, etabarrak aztertzea, hau da, aktoreak ikuslegoaren aurrean erakutsiko dituen emaitzak lortzeko erabiltzen dituen prosezuak ikertzea.

Antzerki antropologiak metodologia konparatibo baten bidez ikertzen du aktorearen maila aurre-adierazkorra. Tradizio bakoitzaren alde estetiko, kultural edo biografikoen garrantzia onartu arren, ez ditu hauek aztertzen, baizik eta garai eta leku ezberdinetako aktoreek, euren presentzia fisiko eta mentala eraikitzeko erabiltzen dituzten printzipio fisiologikoak. Printzipio errepikari hauek aktore-teknikaren oinarrizko beharrizan gutxi batzuei egiten die men, eta egiten duen antzerki mota edozein izanda ere oso orientabide baliagarriak izan daitezke edozein aktorerentzat.

JERZY GROTOWSKI eta ANTZERKI POBREA

Urtarrila 1st, 2009

Jerzy Grotowski (Rzeszów, 1933 - ), poloniar antzerki zuzendaria. Ikasketa unibertsitarioak bere jaioterrian egin eta ondoren Moskun luzatu zituen. Gero, Opole Teatroko zuzendaria izan zen, baina aktorearen lanari buruzko ikerketak eta Stanislavski eta Meyerhold-en ideiak aurrera eraman nahiak zuzendari kargua uztera bultzatu zuen. Bere esperimentazio lana azetzeko, 1965. urtean Wroclaw-en Teatro.-Laborategia sortu zuen.

 

……………………………….

 

Ezetzaren bidea

 

Grotowski-k ankerkeriaren tankeran baiñan benetasun osoz, Calderon-en “Principe Constante” zaar berriturik lan ederra egin du. Bixtan da, ordea, itzen baño antzezlarien korputz igitura ta soinketa erakusbidetzat hartzen duala. Oinarri… ez itza ta mintzoa gorputza baizik: keiñu, zimiko, zirkin eta jestu-ayeruak adierazle eta mintzabide dituala.

Onela teatroa, anatomia ikaskizuna billakatzen da. Korputzari Metaforaren indarra eman nai diote. Aztikeriaren bitartez Grotowski-ren antzezkizunak Erlijio berri baten eleizkizunak dirudite.

JEAN GENET-en TRANSGRESIOA

Urtarrila 1st, 2009

                  Jean Genet (Paris, 1910 – Paris, 1986)