Posts Tagged ‘ispilu dramatikoa’

Asteartea, Otsaila 3rd, 2009
Ispiluaz bestaldean
Usoak beltzak dira,
beleak dira txuri,
lehoia humil, ardiak
krudel ta otsoa otzana.
Ispiluaz bestaldean
tximeleta zoroak
suaren adarretan
pausatu egiten dira
ta armiarmek dituzte
ferekatzen euliak.
Zoriontsuak ispiluaz
bestaldeko txoriak
zeren kaioletako
orma krudel guztiak
gardenak diren eta
teilatuak urdinak.
Zoo ilogikoa, PAMIELA, 1985
LUIGI ANSELMI

Ikusi 1. irudia

Ostirala, Abendua 19th, 2008

Antzerki tradizoak

Ostirala, Abendua 19th, 2008

EKIALDEKO ADIERAZPEN DRAMATIKO eta KULTURALAK

INDIA, JAPONIA, TXINA eta INDONESIA.

 Ekialdeko antzerkia tradizioan finkatzen da gehiago. Batez ere hausnartu ditudan antzerkietan kodifikazioarena da ezaugarririk nabarmenena. Antzerki kodofikatuaz hitz egiten danean zera nahi da esan. Interpretazioan arauak aurreezarriak daudela, aktoreak eta herriak ondo ezagutzen ditu arau horiek eta tradizioan finkatzen da euren jokoa.

Ekialdeko tradizioaren barruan mendeetan zehar adierazpen dramatiko eta kultural konplexu eta aberatsak garatu dituzten lau herrialde gailendu dezakegu: India, Japonia, Txina eta Indonesia. 

Kathakalia

Kathakali antzerki dantza

gu silabak, itzalak (iluntasuna) esan nahi du

ru silabak, barreiatzen duena

itzalak barreiatzeko duen indarragaigaitik

deitzen zaio gurú

(Advayataraka Upanishad, v. 5).


Kathakalia, Indiako hegoaldean dagoen kerala hiriko adierazpide kulturala da. Bertan arte ezberdinak nahasten dira; antzerkia, dantza, gorputz adierazpena eta arte plastikoak. XVII.mendearen erdialde aldera jaio zen estilo hau, artea maite zuten bi printzipeen arteko gertakizunaren ondorioz. Batek Krishna attam sortu zuen, eta besteak estilo hau eskatu zion ospakizun garrantzitsu batean erabiltzeko. Lehenengoak, azalpen iraingarri batekin ezetza eman eta bigarrenak Rama attama sortu zuen, geroztik, eboluzio baten ondorioz Rama-ren istorioez gain Purana-ko gaiak eta gai epikoak jorratu ostean, Kathakali izenez ezagutu dena.

Kathakaliak, Keralako tradizo artistiko aberatsa gorpuzten du, non dantza erlijioso edo folkloriko anitz esistitu diren, hala nola, “Tirayattam”-ak, Bhagavati jainkosaren omenez, errito tantrikoetan egiten zirenak; “Pambu Thullal”-ak, sugeen gurtze ospakizunetan egindakoak; Nayars-en arte martzialak; “Chakiar Koothu” eta “Kudiyattam”, antzinako arte histrionikoaren erakusleak.

kathakali015

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

kathakali013

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Noh 

Drama liriko japoniarra, XVII. mendean izan zuen bere garai ederrena. Garai honetan agertzen dira Kwanami eta bere seme Zeami-k XV. mendean idatzitako eskuizkribuak.

 

Espazioa

              Eskenatokiak, ¬ forma dauka, eta lurretik larogei eta bost zentimetrotara igota dago, eta publikoak leku ezberdinetatik ikusteko aukera dauka. Antzezpenerako erabiltzen den lekua era orokorrean N¯o butai (No eszena) deitzen zaio, eta espazioa hiru zatitan banatzen da: butai (edo propio den eskenatokia), hashigakari (zubia) eta kagami-no-ma (ispiluaren gela). Ikuslegoak lehenengo bi espazioak ikusten ditu, baina hirugarrenak ezinbesteko esangura dauka. Aktorea ispiluaren gelatik ateratzen da, bertan ematen da pertsonaia bihurtzeko prozesua, interiorizazio lana. Espazio honetan gizona jaungoiko, emakume, ero, deabru edota espiritu bihurtzen da. Bertan hasi eta amaitzen du ikuskizuna.

              Antzina ikuskizunak aire librean egiten zirenez, hashigakari eta butai espazioak teilatuez babesturik daude, santutegien arkitektura sakratua gogorarazten digu. Beraien propiedade akustikoez aparte, estaltzen duen espazioaren santutasuna sinbolizatzen du: “zerbait” berezia, magikoa, naturaz gaindikoa gertatuko denaren seinale. Balaustrada batek banatzen du zubiaren eta ikuslegoaren arteko espazioa, eta hauen artean era erregularrean hiru pinu jarrita daude. Pinuek orientatzeko balio dute aktorearentzat, eta aktorea eszenara ingurune natural batetik datorrela sinbolizatzen du.

              Eszena printzipala (butai), zipres egurrarekin (hinoki) eginda dago, eta lau zutabek eusten dute teilatua. Zutabe hauek erreferentzi puntuak bezala erabiltzen dira eszenako mugimenduak egiteko, batez ere dantza momentuak gertatzen direnean, eta aktore printzipalarendako (Shite), daraman maskarak ez bait dio uzten behar bezala  ikusten. Partehartzaile guztiek euren egoteko espazioak ondo definituak dituzte: Shite-arentzat leku eta espazio bat dago, beste leku bat Waki-arentzat (bigarren aktorea), beste bat orkestrarentzat, beste bat koroarentzat, laguntzaileentzat (Kôken) beste bat, eta azkenik beste bat (Kyôgen)aktore komikoentzat. Eszenatoki printzipala bederatzi unitate imaginarioetan zatitzen da (za). Espazioaren zatiketa hauek koreografiak lantzeko erabiltzen dira, aktorearen posizio eta mugimenduak ondo bideratzeko.

              Atzealdeko holtzean pinu baten imagina estilizatua dago margotua. Margo honek izakiaren eta naturaren arteko batasuna iradokitzen du, eta babesten dagoen espazioa sakratua dela adierazi.

noh-espazioa

 

             

              17.

              18. Eszenatokia inguratzen duen graba

              19. Begirada zuzentzeko erabiltzen den zutabea

              20. Eskailerak (kizajashi)

              21. Waki-aren zutabea (Wakibashira)

             

Aktoreak

Nô aktoreak sublimazio espirituala bizitu behar du,

 arima dardaraka ikusi ahal izateko bere gorputzaren gelditasunean.

MICHIKO OKUBO

             

              Nô eszenatoki batetan, draman parte hartzen duten pertsonaiak, hiru talde nagusitan banatzen dira: Shite, Waki etaKyôgen deitzen dira. Hala ere, benetako garrantzia dramatikoa bi aktorek daukate. Gure ulertzeko eran, Shite-a protagonista izango litzateke eta Waki-a ordea, antagonista. Hala ere badira zenbait kritikari aktore bakarra Shite-a dela esaten dutenak.Shite hitzak zera esan nahi du: “egiten duena”, “jokatzen duena”. Maskara daraman pertsonaia izaten da, eta bere dantza eta kantuekin, bere eraldatze eta ekintzekin ematen dio bizitza Nô drama bateri. Aktoreak gorpuztu dezakeen pertsonaia mota batzuk daude, baina batez ere oinarrizkoenak agurea, emakumea eta gudaria dira, ondoren eroaren eta deabruaren pertsonaiak ditugu.

              Waki-aren pertsonaiari dagokionez, bigarren mailako papera betetzen duela esan daiteke. Waki-Shite hitz elkartuak “Shite-aren ondoan dagoena” nahi du esan. Pertsonaia honek ez darama maskararik, eta normalean monje baten presentzia irudikatzen du. Bere egitekoa Shite-aren agerraldiari bide ematea da. Bere eginbeharra bukatu ondoren, eszenatokiko leku konkretu batetara joaten da (Waki-za), ezarri eta mugitu gabe, ikuslegoari edota eszenan gertatzen denari adi adi begiratzen dio. Pertsonaia bien arteko ezberdintasuna nabarian da, Waki-a alde pasiboa, negatiboa, alde iluna da (yin-a), eta osteraShite-a (yang), alde aktiboa, positiboa, disdiratsua. Antzezpen egoki eta eder bat eman dadin, ezinbestekoa da bi indar hauen oreka aurkitzea.

              Drama batzuetan Shite eta Waki pertsonaiek laguntzaileak izaten dituzte., tsure edo tomo deitzen dira. Beste batzuetan ordea, umeak aktore bihurtzen dira, eta hauek pertsonaia heldu eta zaharrak egitera iristen dira: pertsonaia haueri kokatadeitzen diote.

              Eta badago beste hirugarren aktore talde bat, Kyôgen deitzen direnak. Bi funtzio ezberdin izan dezake beraien lanak. Alde batetik, Nô drama baten tarteetan egiten dituzten fartsa eta komeria erako antzezpenak izaten dira. Entremesa antzerako hauek, ikuskizunen jardunaldiak luzeak direnez, ikuslegoarengan sortzen den tentsio dramatikoa jeitsi eta apaltzeko egiten dira. Bestalde, bada Nô drama batetan Kyôgen-a erabiltzeko beste modu bat. Shite-ak pertsonaia aldatzeko aukera izan dezan (maskara, jantzia…) Kyôgen-a sartzen dute, eta honek eszenan gertatzen ari dena era apal eta xumeago batean kontatzen dio publikoari, herritarrek kontatzen den historioa ondo ulertu dezaten.

              Kyôgen-entzat ezer ez da sakratua: Daimio satirizatzen ausartzen dira, monjeari, legegileeri. Bestalde, drama honetako personaiak jendilaje xume eta zirikatzaileenak izan daitezke, urratzaile dosi haundiarekin. Morroi mozkortia, zoroa, ergela, andrazalea, adeitsua, tripontzia, harroputza, azkarra… guztiek dute lekua Kyôgen drama batean.

              Emanaldian beharrezkoak diren partehartzaile berezi batzuk ere badaude, kôken deitzen direnak. Berain betebeharraShite-ari laguntzea da. Jantziekin laguntzen dio, Shite-ak eszenan behar dituen instrumenduak eman edota baztertzen dizkio, eta batez ere, ikuskizuna ondo atera dadin gertatzen den guztia zaintzea dute helburu. Gizon hauen lana bitxia eta adierazgarria da aldi berean, izan ere fisikoki eszenan ikusi ditzakeguz, baina beraien antzerki-izaera ez da existitzen, ekintzaren garapenean ez daukate inolako zeregin dramatikorik.onna

              Aktorearen artea eskola baten bitartez txikitatik ikasi beharra dago. Horrela maisuak zuzendutako disziplina eta entrenamenduaren bitartez, ikasle gazteak antzezpenaren sekretu, trebetasun eta metodoak ikasiko ditu. Nô antzerkian bostShite eskola nagusi daude: Kanze, Hôshô, Komparu, Kongô eta Kita. Nahiz eta guztiek sustrai berbera konpartitu, obrak antzezteko era ezberdinak dituzte.  

 

 

 

 

 

Zeami-ren Fushikaden

Ahaztu eszenatokia eta begiratu antzezpena.

Ahaztu antzezpena eta begiratu aktorea.

Ahaztu aktorea eta begiratu ideia.

Ahaztu ideia eta Nô ulertuko duzu.

ZEAMI

 

 

Zeami Motokiyo edo Kanze Motokiyo (1363-1443), autore eta aktore japoniarra. Kanami (1333-1384) aktore ospetsuaren semea. Zeami oso idazle emankorra izan zen bere obra, estetikari buruzko testu eta aktoreen formakuntzarako heziketan. Sarugaku eta Dengaku, bi estilo eszeniko ezberdin lantzen zituzten antzezlari klan batetako partaide izan zen.

  (gehiago…)